Beau Geste

Beau Geste
Jatorria
Egilea(k)Percival Christopher Wren
Argitaratze-data1924
IzenburuaBeau Geste
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoaabentura-nobela
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Beau Geste Percival Christopher Wrenek idatzitako abentura-eleberria da, 1924an argitara emandakoa. Eleberriaren argudioaren haritik hainbat film ekoiztu izan dira eta izen bertsua daramate. Denetan nabarmenena William A. Wellmanen bertsioa dugu, Gary Cooperrek antzeztua. Harribitxi baten desagerpenak gidatzen du bi zati nagusitan banatutako eleberriaren argumentua. Aurrenekoan Nigeriako Zinderneufeko gotorleku batean bizitutakoak bi lagunen solasgai dira, eta kontatutako horiek bigarren zatian azalpen izango dute, flashback eran argituak: Michael, Digby eta John Gesteren istorioa da, Atzerriko Legiora joanak, Nigeriako iparraldera hain zuzen, non korapiloa askatuko den. Wrenen planteamenduak une askotan Wilkie Collins handiaren The Moonstone eleberria ekartzen digu gogora.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy